Mezuak

Irakaslearen funtzioak eta konpetentziak

Irudia
Kontzeptu mapa https ://www.mindomo.com/eu/mindmap/cbaebbd89cef449fb6cb631571f93743 Bibliografia LEY ORGÁNICA 2/2006, de 3 de mayo, de Educación (LOE). TÍTULO III: Profesorado. CAPÍTULO I: Funciones del profesorado. BOE 106. Zbk, 2006/05/04, 17158-17207 orr. Perrenoud, P. (1999). Dix nouvelles compétences pour enseigner. Gaztelerako itzulpena: Judith Andreu (2004). Bartzelona: Grao. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila. Irakasleen hasierako eta etengabeko prestakuntza. In Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila, Heziberri 2020: Hezkuntza eredu pedagogikoaren markoa, 49-56. orr. 2017/12/14an hemendik berreskuratuta: https://www.slideshare.net/ainhoaezeiza/hezkuntza-eredupedagogikoaren-markoa-heziberri-2020-eusko-jaurlaritza

Pigmalion - Lorea Jainaga

Erabat ados nago testuarekin, Hansen ikerketan pertsonak gorputzarekin hitzez baino gehiago komunikatzen dugula argi ikus baitaiteke eta Rosenthalen ikerketari erreparatuz berriz ikasleak tratatzeko orduan aurreiritziek garrantzi handia dutela ikus genezake. Izan ere, oso zaila da aurreiritzirik ez izatea. Aitonak beti esaten dit erdarazko esaldi famatua: “no juzgues un libro por su portada”, baina irakasle bati lehenengo egunean zer itxura ematen diozun nahikoa da kurtso guztirako zu markatzeko, onerako zein txarrerako; lehen esan bezala ez baita erreza pertsona bat ez etiketatzea. Ni oso arduratsua izan naiz beti eta nire klase-kideak ere oso langileak izan dira pare bat kenduta, horregatik klasean maila altua eskatu izan digute andereñoek eta atzean geratu direnak edo nota onak atera ez dituztenak  ez dituzte berdin tratatu; hori oso harrigarria iruditu zait irakasleek preferentziak dituztela konturatu naizelako. Horregatik, irakasle naizenean aurreiritziak alde bat...

Pigmalion - Miren Barrajon

      Nahiz eta Pigmalionen istorioa ezaguna egin zaidan, ez dut inoiz modu lasai batean irakurtzeko aukera izan. Zerbait azaltzeko irakasle batek gainetik aipatu zuela uste dut; baina, esperimentuak islatu dituen emaitzekin guztiz bat nator.       Nire ustez, pertsona batek behar bezala ikasteko ezinbestekoa duen osagaia motibazioa da; izan ere, eskolara gogotsu joateak ezagutza handitzea suposatzen du. Beraz, irakasle baten jarrera positiboa, motibazioa, gogoa halabeharrezkoa da. Ume edota nebare askok klase aurrean egunero kokatzen diren pertsonek kanpoko bizitzarik ez dutela pentsatzen dute; hau da, ezin dituzte euren gurasoek dituzten bizitzen moduan irakasleenak imaginatu. Horrekin lotuta, aurreiritzien kontua dago: mundu guztiak pentsatzen du hezitzaileek ezin dituztela aurreiritzirik izan; baina, nork ez dauka aurreiritzirik? Nik pensatzen dut, maisu-maistrek ezaugarri hau duten arren (edozeinek bezala), nornahi baino hobeto kontrolatzen jakin beha...

Pigmalion - Naiara Izaga

        Munduan asko gara, hala ere, ez daude bi pertsona berdin berdinak, bakoitzak bere izaera eta ezaugarriak ditu,baina denboraren poderioz aldatzen goaz gure ingurunea dela eta. Ingurunean dagoen zati nabarmena gure inguruneko pertsonak dira, influentzia gehiegi dute gugan. Kontuan hartuz zer pentsatzen duten besteek gutaz eta nola espero duten gu izatea, gure izateko era aldatzen da inkontzienteki. Hau ez luke horrela izan behar, ez genuke besteen iritziei hainbeste garrantzia eman behar, garen modukoak gara eta ez dugu zertan besteei inpresionatu behar, ezta egin besteek espero dutena gutaz.              Hori dela eta, egoera hau aldaezina da eta ez dago modurik aldatzeko, horrela gara eta ez gara aldatuko. Horregatik, bakoitza kapaza izan behar da jakiteko zer pertsonen influentzia merezi den edota kaltetzen duen.           Izan ere, baditugu ere aurreiritziak, hau da, guztiok dugun iritzia norba...

Pigmalion - Iratxe Pinto

Nik uste dut artikulu honek arrazoia daukala. Azkenean, pertsona azkarra bazara, jendeak neurriz kanpo baloratuko zaitu gauza guztietan, nahiz eta bakarrean ona izan. Eta pertsona alferra bazara, berriz, gutxietsiko zaitu, nahiz eta gauza bakar batean, adibidez ikastean, alferra izan. Lehen esan dudan moduan, nire ustez artikuluak egia diño. Baina ni pentsamendu horren aurka nago, ez baitug aurreiritzirik izan behar. Hori errealitatean askotan gertatu arren, oker gaude. Gainera, horietako kasu asko eta egoera desberdinak daude baina gehienetan aurreiritziek arazoak dakartzate. Denok izan behar dugu eskubide berdinak, esfortzuak beti kontuan hartuta. Halaber, aurreiritziek pertsona baldintzatzen dute eta horien arabera jendearen jarrera aldatuko da, inkontzienteki eginda ere, askotan influentzia bezala baitugu besteen pentsamendua. Nire ikuspuntua eman dut nire esperientziaz baliatuz. Nik izan nuen irakasle batek ni gutxiesten ninduela azterketa bat ez gainditzeagatik eta horren o...

Pigmalion - Leire Moreiro

Aztertzera noan  testu hau  , Roberth Rosenthalek egindako esperimentuari buruzko testua da. Bi gai kontuan edukita ( Clever Hans eta Pigmalión mitoa) Roberthek hezkuntzari buruzko esperimentua egin zuen. Azterketa honen izena, ondorengoa izan zen: " Pigmalión en el aula ".  Gaur egun dugun hezkuntza sisteman, ikasleak mespretxatzea oso ohikoa da, eta Roberth Rosenthalek egindako esperimentuan argi geratzen da. Irakasle izaterakoan argi izan behar duguna eta helburutzat izan behar duguna, nire iritziz, ikasleari eskatutakoa guk lehenago eman  behar diegula da, hau da, ezin diegula guk beraiengan espero duguna jaso guk lehenago ondo azaldu eta argitu gabe.  Beti eduki dugu denok irakaslerenbat esaldi ezberdinak esan dizkigunak, gure adimena mespretxatuz. Nik eduki nuen bat behin, Jose izenekoa. Eskuineko  eskumuturra hautsi nuenean, azterketa bat ezker eskuarekin idatzi nahi izan nuen, baina berak ez nekiela ondo idazten esan eta ez nuela inoiz ...

"Nothing has changed"

Irudia
 Nik hezkuntzari buruzko ondorengo bideoa aukeratu dut, gaur egun pentsatuarazten digutelako gauzak aldatu direla, baina bideo honetan agertzen diren adibideetan ikus dezakegu, gauzak ez direla guk uste bezela aldatu hezkuntza arloan: