Pigmalion - Lorea Jainaga
Erabat ados nago testuarekin, Hansen ikerketan pertsonak gorputzarekin hitzez baino gehiago komunikatzen dugula argi ikus baitaiteke eta Rosenthalen ikerketari erreparatuz berriz ikasleak tratatzeko orduan aurreiritziek garrantzi handia dutela ikus genezake. Izan ere, oso zaila da aurreiritzirik ez izatea. Aitonak beti esaten dit erdarazko esaldi famatua: “no juzgues un libro por su portada”, baina irakasle bati lehenengo egunean zer itxura ematen diozun nahikoa da kurtso guztirako zu markatzeko, onerako zein txarrerako; lehen esan bezala ez baita erreza pertsona bat ez etiketatzea. Ni oso arduratsua izan naiz beti eta nire klase-kideak ere oso langileak izan dira pare bat kenduta, horregatik klasean maila altua eskatu izan digute andereƱoek eta atzean geratu direnak edo nota onak atera ez dituztenak ez dituzte berdin tratatu; hori oso harrigarria iruditu zait irakasleek preferentziak dituztela konturatu naizelako. Horregatik, irakasle naizenean aurreiritziak alde bat...