"Ez da jotzen!"

     Nik aukeratu dudan web orriak argi eta garbi azaltzen du helduon ohitura famatu eta txar hori. Normalean, haur batek eskua luzatzen duenean zuzenean hitz magikoak esaten dizkiogu: ez da jotzen! Idazleak umeen egoera hau helduok bizi behar ditugunekin alderatzen ditu; izan ere, jakin behar dugu ekintza honen atzean zerbait dagoela eta haurrari galdetu behar diogula, aldi berean, egin duena zergatik ondo ez dagoen azalduz.

     Hala ere, gaiarekin zerikusirik duten bideo eta diapositiba batzuk aurkitu ditut, baina, hauek diotenarekin ados ez nagoenez (kontrakoa defendatzen dutelako), honen inguruan gehiago ez jartzea erabaki dut.


     Esan bezala, hurrengo estekan Nerea Mendizabalen hausnarketa sakona irakur daiteke; hori gutxi balitz, berak esaten duena errealitatera eraman dezakegu, guztion artean gizartea hobetuz eta belaunaldi berrien artean errespetua zabalduz.


     Azpiko bideoko haurrak zenbait hizkuntza ezberdin hitz egiten ditu. Honekin batera, umeek bi hizkuntza dakizkitenean, gehiago ikasteko erreztasuna azkar nabari daiteke; baina, telebistako saio batera eramatea beharrezkoa al da?





Diapositibak:



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Irakaslearen funtzioak eta konpetentziak

Pigmalion - Lorea Jainaga