Pigmalion - Iratxe Pinto

Nik uste dut artikulu honek arrazoia daukala. Azkenean, pertsona azkarra bazara, jendeak neurriz kanpo baloratuko zaitu gauza guztietan, nahiz eta bakarrean ona izan. Eta pertsona alferra bazara, berriz, gutxietsiko zaitu, nahiz eta gauza bakar batean, adibidez ikastean, alferra izan.

Lehen esan dudan moduan, nire ustez artikuluak egia diño. Baina ni pentsamendu horren aurka nago, ez baitug aurreiritzirik izan behar. Hori errealitatean askotan gertatu arren, oker gaude. Gainera, horietako kasu asko eta egoera desberdinak daude baina gehienetan aurreiritziek arazoak dakartzate.
Denok izan behar dugu eskubide berdinak, esfortzuak beti kontuan hartuta.

Halaber, aurreiritziek pertsona baldintzatzen dute eta horien arabera jendearen jarrera aldatuko da, inkontzienteki eginda ere, askotan influentzia bezala baitugu besteen pentsamendua.
Nire ikuspuntua eman dut nire esperientziaz baliatuz. Nik izan nuen irakasle batek ni gutxiesten ninduela azterketa bat ez gainditzeagatik eta horren ostean beti ni baliogarria ez nintzela sentiaraztea lortzen zuen.

Horregatik, laburbilduz, aurreiritziek ez dakartzate onurak, gaizki ulertuak baizik.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Irakaslearen funtzioak eta konpetentziak

Pigmalion - Lorea Jainaga