Pigmalion - Miren Barrajon

      Nahiz eta Pigmalionen istorioa ezaguna egin zaidan, ez dut inoiz modu lasai batean irakurtzeko aukera izan. Zerbait azaltzeko irakasle batek gainetik aipatu zuela uste dut; baina, esperimentuak islatu dituen emaitzekin guztiz bat nator.
      Nire ustez, pertsona batek behar bezala ikasteko ezinbestekoa duen osagaia motibazioa da; izan ere, eskolara gogotsu joateak ezagutza handitzea suposatzen du. Beraz, irakasle baten jarrera positiboa, motibazioa, gogoa halabeharrezkoa da. Ume edota nebare askok klase aurrean egunero kokatzen diren pertsonek kanpoko bizitzarik ez dutela pentsatzen dute; hau da, ezin dituzte euren gurasoek dituzten bizitzen moduan irakasleenak imaginatu. Horrekin lotuta, aurreiritzien kontua dago: mundu guztiak pentsatzen du hezitzaileek ezin dituztela aurreiritzirik izan; baina, nork ez dauka aurreiritzirik? Nik pensatzen dut, maisu-maistrek ezaugarri hau duten arren (edozeinek bezala), nornahi baino hobeto kontrolatzen jakin behar dutela, hots, irakaslea taldeko haur bakoitzaren ahuleziak eta indarrak ezagutzen saiatu behar da (hezkuntza honekin zaila den arren), ikasleei mesfidantza helaraziz. Esan nahi dudana da, aurreiritziak alde batera uzteak zenbait ikasleren konfidatzak gora egitea suposatuko duela eta aldi berean emaitz akademikoen eta ezagutza pertsonalaren hobekuntza.
     Esperientzia personal bat kontatzearren ederki gogoratzen dut batxilergoko egoera bat: ikasgai baten azterketa eguna heltzear zegoen eta irakasleak honen egitura azaldu zigun. Hala ere, bi puntu balio zuen galdera egiten ez ahalegintzea gomendatu zigun, inork ez zuelako ondo egingo. Beraz, emaitzak ikusteko eguna heldu zenean, klase erdiak baino gehiago azterketa suspenditu zuen. Hala ere, ikasleok bagenekien urtero hori gertatzen zela.
     Laburbilduz, pentsatzen duguna baino gehiago komunitzen dugu era inkontziente batean eta hori irakasle muduan leuntasun handiarekin zaindu behar den alderdia da.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Irakaslearen funtzioak eta konpetentziak

Pigmalion - Lorea Jainaga