Pigmalion - Naiara Izaga

        Munduan asko gara, hala ere, ez daude bi pertsona berdin berdinak, bakoitzak bere izaera eta ezaugarriak ditu,baina denboraren poderioz aldatzen goaz gure ingurunea dela eta. Ingurunean dagoen zati nabarmena gure inguruneko pertsonak dira, influentzia gehiegi dute gugan. Kontuan hartuz zer pentsatzen duten besteek gutaz eta nola espero duten gu izatea, gure izateko era aldatzen da inkontzienteki. Hau ez luke horrela izan behar, ez genuke besteen iritziei hainbeste garrantzia eman behar, garen modukoak gara eta ez dugu zertan besteei inpresionatu behar, ezta egin besteek espero dutena gutaz.
   
         Hori dela eta, egoera hau aldaezina da eta ez dago modurik aldatzeko, horrela gara eta ez gara aldatuko. Horregatik, bakoitza kapaza izan behar da jakiteko zer pertsonen influentzia merezi den edota kaltetzen duen.

          Izan ere, baditugu ere aurreiritziak, hau da, guztiok dugun iritzia norbait ezagutu aurretik, nire uztez ez genituzke izan behar, baina ezinbestekoa da, normalean inkontzienteki egiten dugu. Beraz, ezinezkoa denez aurreiritziak saihestea, nire gomendioa izango luke saiatzea aurreiritzi horiek alde batera uztea eta ez uztea bihurtzen azkenengo iritzian, segur aski faltsua izango delako eta aukera eman behar diogu pertsona bati den bezala aurkezteko eta ezagutzeko.

         Honen adibide on bat izan daiteke irakasleek izaten duten tratua ikasleekin, haiek ere dituzte aurreiritziak ikasleengan eta askotan nabari egiten da, bai onerako, bai txarrerako. Adibidez, nik duela hiru urte izan nuen partikularrezko irakasle bat mate, fisika, eta kimikarekin laguntzeko. Irakasle horrek ez zuen pazientziarik eta berehala kontrola galtzen zuen, gutxiesten ninduen eta oihuka esaten zituen gauzak. Nire autoestimua jaisten zihoan eta nire buruari errua botatzen nion hobeto eta azkarrago ez ulertzeagatik gauzak. Baina, errua ez zen nirea, baizik eta berarena, nik partikularretara joaten banintz, zen materia horiek kostatzen zitzaizkidalako eta bera irakasle bezala lagundu beharko ninduke, ez kontrola galdu.

       

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Irakaslearen funtzioak eta konpetentziak

Pigmalion - Lorea Jainaga