Pigmalion - Lorea Jainaga
Erabat ados nago
testuarekin, Hansen ikerketan pertsonak gorputzarekin hitzez baino gehiago
komunikatzen dugula argi ikus baitaiteke eta Rosenthalen ikerketari erreparatuz
berriz ikasleak tratatzeko orduan aurreiritziek garrantzi handia dutela ikus
genezake.
Izan ere, oso
zaila da aurreiritzirik ez izatea. Aitonak beti esaten dit erdarazko esaldi
famatua: “no juzgues un libro por su portada”, baina irakasle bati lehenengo
egunean zer itxura ematen diozun nahikoa da kurtso guztirako zu markatzeko,
onerako zein txarrerako; lehen esan bezala ez baita erreza pertsona bat ez
etiketatzea.
Ni oso arduratsua
izan naiz beti eta nire klase-kideak ere oso langileak izan dira pare bat
kenduta, horregatik klasean maila altua eskatu izan digute andereñoek eta
atzean geratu direnak edo nota onak atera ez dituztenak ez dituzte berdin tratatu; hori oso
harrigarria iruditu zait irakasleek preferentziak dituztela konturatu naizelako.
Horregatik,
irakasle naizenean aurreiritziak alde batera uzten saiatuko naiz, ikasleen
hobekuntza nire gain baitago eta nire jokabidea oso garrantzitsua izango baita
haien hezkuntzan. Hori lortu ahal izateko, jokabide zein keinu edo estimuluak positiboak
izan daitezen saiatuko naiz eta ikasleek zerbait ondo egiten dutenean zoriondu
eta beste gauza bat egitera animatuko ditut.
Lider on batek talde on bat eduki edo heziko baitu.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina