Pigmalion - Leire Moreiro

Aztertzera noan testu hau , Roberth Rosenthalek egindako esperimentuari buruzko testua
da. Bi gai kontuan edukita (Clever Hans eta Pigmalión mitoa) Roberthek hezkuntzari buruzko esperimentua egin zuen. Azterketa honen izena, ondorengoa izan zen: "Pigmalión en el aula". 

Gaur egun dugun hezkuntza sisteman, ikasleak mespretxatzea oso ohikoa da, eta Roberth Rosenthalek egindako esperimentuan argi geratzen da. Irakasle izaterakoan argi izan behar duguna eta helburutzat izan behar duguna, nire iritziz, ikasleari eskatutakoa guk lehenago eman  behar diegula da, hau da, ezin diegula guk beraiengan espero duguna jaso guk lehenago ondo azaldu eta argitu gabe. 

Beti eduki dugu denok irakaslerenbat esaldi ezberdinak esan dizkigunak, gure adimena mespretxatuz. Nik eduki nuen bat behin, Jose izenekoa. Eskuineko  eskumuturra hautsi nuenean, azterketa bat ezker eskuarekin idatzi nahi izan nuen, baina berak ez nekiela ondo idazten esan eta ez nuela inoiz ezkerrarekin idazten ikasiko esan, eta azkenean ez nuen azterketa egin. Irakaslea da ikasle guztion eredua, eta ikasle orok irakaslearengan sinesten dugu. Irakasle batek horietako esaldiak esaten dituenean, ikaslearen itxaropena, imaginazioa, gogoa... mespretxatzen du. 

Roberth Rosenthalek esan bezala, "Si los cree diamantes en bruto, alimentará en ellos fuertes creencias de autoeficiencia; pero la mediocridad se verá fortalecida, si los cree unos inútiles". Honekin argitzen duena, irakasleeiri ikasle ezinhobeak direla esaten badiegu gogo, itxaropen...gehiago edukiko dutela irakasterako garaian da, baina ikasle normalak direla esaten dugunean, ez dutela itxaropen handirik izango eta ez dutela beraien gorena eskatuko da. 

Nire ustez, gaur egun oraindik irakasleak berdin jarraitzen dute nire ustez. Egia da urtez urte gauzak aldatu direla onartu dezakegula, baina gauza garrantzitsuenetan arreta jarri gabe jarraitzen dugu. Irakasle gehienak ez dituzte beraien helburuak lortzen, baina okerrena da, beraiek lortzen dutela uste dutela. 

Amaitzeko, hemen uzten dizkizuet niri testu honetan gustatu zaizkidan esaldi interesgarri pare bat: 

1.  El efecto Clever Hans nos recuerda que comunicamos mucho más de lo que suponemos. Así las cosas, no debería sorprendernos la supuesta capacidad de los adivinadores para leer nuestro futuro en las cartas o en el fondo de tazas de té: lo que debería maravillarnos es su habilidad para descifrar las respuestas que nosotros mismos les damos.

2. Si tratamos a una persona como lo que es, seguirá siendo lo que es; pero, si la tratamos como lo que podría ser, entonces se convertirá en todo lo que puede llegar a ser.




Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Irakaslearen funtzioak eta konpetentziak

Pigmalion - Lorea Jainaga